We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zein ziren eder zuhaitz haiek zutik

by MKT

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    192 unitateko edizio mugatua, ohial soberakinetan serigrafiatua botoi eta guzti. Gaur egun CD a plasikozko poltsarekin eta letrak.
    Edición limitada de 192 unidades. Serigrafiada en sobrantes de tela y cierre con botón. Actualmente CD en sobre de plástico y librillo de letras.

    Includes unlimited streaming of Zein ziren eder zuhaitz haiek zutik via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    Purchasable with gift card

      €5 EUR or more 

     

1.
Zein ziren eder zuhaitz haiek zutik. Zein ziren eder mendi haiek mendi. Zenbakiek ustelduriko burmuinek ez dute maitasunik onartzen ordea. Bihotzkabeek ez dute hutsik egiten; iluntasuna gailentzen da. Basoak zeharkatzen dituzten burdinbideak. Herriaren malkoak porlanezko itsasoan.
2.
Lotuta 04:43
Konbentzioek burmuinak mugatzen dituzte, erosotasunak kaxkartasunera garamatza, ospakizunek itsutzen gaituzte. Eromena da zentzua, zentzua da eromena kate somaezinen mugan, barroterik gabeko ziegan, boterea mozorrotu egin da. Zakur leiala bezala gure jabearen lagunik onena bihurtu gara. Lotuta zaudenean dena errazagoa da.
3.
Amor(r)atuak 02:15
Gauari errendituta, norbere hasperenak merke saltzeko prest. Bakardadeak trukatuz. Sonanbulu subasta, beste behin ere, egunabarrean. Ostuidazu loa, ostuidazu eldarnioa, hemen jada ez da amoraturik geratzen. Amorratuak, besterik ez.
4.
Guztia amaitzear delako ez dut amore emango, dena usteltzen ari dela eta ni ez naiz ustelduko. Uko egiten diot hipokresia eroso horri, alferkeria mentalari. Borrokan jarraituko dut.
5.
Ezpatak zorroztu dira dagoeneko Odola dator miñaren errekan barrena. Berriro ere saminaren itsasoan itota, datorrenari beldur!!! Oraingoan ere bizipenak merke saldu dira eguzkirik gabeko merkatuan, berekoikeriaren kalekantoietan, konfidantzaren espaloietan. Urteetako irribarreek, besarkadek, mementuek... hegalak jantzi dituzte bertatik ihes egiteko!!! Alde egiteko!!! Alde, damuaren paradisura!!! Kartoizko pertsonak gara, gezurretara jolasten!!! Elkar min egiten!!! Soka hausiaren gainean dantzan!!! Abailtzeko arriskuan, egoismoak begiak lausotuta!!!
6.
Ezin heldu atzoko nortasunei unean uneko urjauzian. Zertarako historia idatzi iraganak axola ez badu? Iraganik gabe ezin oraina zalantzan jarri, ezta baloratu ere. Eta izaki galduak izate baten bila labaintzen dira. Aukeratzen lagunduko dien gorputz baten bila; edo okerrenean, bihar arte irauten lagunduko dien bortxaketa baten bila. Ez da desira, beldurra baizik. Ez da maltzurkeria, noraeza baizik.
7.
Hegan eginen dugu hego zuriekin zeru zurian. Errugabeak bagina bezala. Diruarekin, heriotzarekin, lantegi beltzekin zerikusirik ez bagenu bezala. Amarrua onartuz.
8.
Hegaldatzen 03:44
Irmo diraute oroimen lausoetarainoko zubiek, oraina laztantzeko zauri sakonenak ere itxita egon arren. Ez dezadan utzi unerik txikiena ere hegaldatzeko.

about

Isuo: Ahotsa eta kitarra
Iker: Ahotsa eta baxua
Fer: Bateria

Gure ekintza axolagabe bakoitzarekin miseriara kondenatzen ditugun mundu zikin honetako izaki guztiei bihotzez eskeinia.
Dedicado de todo corazon a todos los seres de este sucio mundo a los que condenamos a la miseria con cada una de nuestras irresponsables acciones.

2009ko otsailaren hondarrean Murray handiaren gidaritzapean Vista Alegre-n lagunarteko giroan grabatua. Grabado en febrero de 2009 en Vista Alegre con el gran Murray

"Amo(r)atuak" kantuaren hitzak Ane Etxabek idatziak dira eta "Kartoizko Pertsonak" abestia berriz Jon Penagarikanok idatzi eta abestua.

Gure eskerrik beroenak // Agradecimientos: Bereziki Murray doktoreari bere laguntzagatik, Ane Etxabe eta Jon Penagarikanori letrengatik, Harloreko adiskideei eta Itxasi materialagatik, Ane Castrori tela, botoiak eta josteko makinagatik, Jaione eta ferren amari botoiak josteagatik, Idoia Bengoetxeari itzulpenengatik, Julen Landari web orria egiteagatik,Kristina eta Inesi kopiengatik, Kokori argazkiengatik, eta nola ez, MKT Tailerrean parte hartu zenuten guztioi. Besarkada bat gure senitarteko, lagun, maitale eta bidean lagundu diguzuen pertsona eta kolektibo guztiei ere.

Kontaktua: mktdiy@gmail.com

credits

released February 15, 2009

BIOGRAFÍA:

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////
Euskeraz:

2005 urtean hasi zen gure buruan bueltaka talde bat sortzeko asmoa, oraindik partaideak jakin gabe, taldeak MKT izan behar zuela erabaki genuen. Lagunartean hitz egiten hasi eta taldea osatzen hasi giñen piskanaka. Iosuk kitarra jotzeaz bazekien zerbait,etxean zuen espainola zahar baten erruz. Fer-ek, Betizun tokatutako kitarra elektrikoa zuen etxean eta honek ere zertxobait bai. Ikerrek hasieran bateria izan behar zuen eta kanpora joan behar zuenez ikastera, baxua izatera pasa zen, udaran kanpinean lan egindako aurreneko soldatarekin bat erosi eta aurrera. Christian bilbotarrak ere azkar esan zuen abeslari modura animatzen zela eta Koko, urtebete zaharragoa baina gustora joko zuela bateria, ikasteko gogoa omen zuen. Azkenik, Mallorkara egindako ikasbidaian, gure gelakide zen Ander debatarraren ahotsa ezagutu genuen kalean builaka eta hori ere gonbitea bota genion, baita azkar asko hartu! Horrela hasi giñen bista alegreko lokaletan ensaiatzen ostiralero eta larunbat goizero, etzegoen beste aukerarik ikasketen erruz. Kantak ateratzen hasi eta urtebetera,2006ko abenduan, gure seaska eta musikako irakasle izan zaigun (eta oraindik den) Putzuzulo Gaztetxean eman genuen aurreneko kontzertua.Hortik aurrera, inguruko herritara mugitzen hasi, jende berria, leku berriak eta talde berriak ezagutuz. 2008rako debako abeslaria nekatu xamar genuen astero autoan batera eta bestera ibiltzeaz eta taldea ustea erabakitzen du, hau ikusita bateriak ere taldea ustea erabakitzen du. Azken kontzertuak bistan dira eta espainian zehar mugitzea erabakitzen dugu taldeari azken gorazarrea emateko. Aste santuetako oporraldia aprobetxatuz, birgala,sitges,la jungla,mollerusa,la guardia,Bilbo eta bergara zapalduz. Honekin ematen diogu lehen zikloari bukaera.

2005-2008: Ahotsa: Chrisma eta Debarra. Kitarrak: Iosu eta Fer Baxua: Iker Bateria: Koko

Gertatutakoak gertatuta,Iosu, Fer eta Ikerrek udara hasieran ensaiatzeko lokaletara igotzen dira jarraitzeko gogoz eta taldean aldaketak egiteko Samos. Garbi zegoen sei pertsona gehiegi zirela talde baterako eta ez genuela taldekide berririk nahi. Ferrek behin edo behin jo izan zuen bateria denbora librean eta animatuko zela bera jotzera, baina denbora beharko zuela normala den bezala. Iosuk kitarra jo eta abestea posible ikusten zuela eta horrela ekin genion ziklo berriari, Chrisman berezko abeslaria ensaiatzera ere etortzen ez zelarik. Estiloa guztiz aldatu, lasaiagoa,sakonagoa azken finean erosoagoak sentitzen ginen estilara aldatu eta aurreneko abestiak osatzera ekiten diogu. Lau bat genituenetan etorri zen lehenengoz Christian ensaiatzeko lokalera, abesti berriak jo eta ez zituela gogoko esan ostean taldea uztea erabakitzen du. Hirukote bezela gustora ikusten ginen, abestiak egiteko erraztasuna eta taldekide erdiak izatean dena arinago eta lasaiago zihoan. 2009ko otsailean, Murray lagun eta tekniko handiarekin, zortzi abesti grabatzen ditugu bista alegreko lokaletan. Gaztetxean iosun amak emandako telak serigrafiatu, cd-ak pintatu,liburuxkak moztu,kamisetak serigrafiatu eta martxoak 3an ematen dugu lehen kontzertua Putzuzulon. Gure lehen europako biraren hasiera bezala. Galiziako Siervos de Nadie taldearekin batera, Errioxa, Kataluina, Frantzia, Suitza eta Italia zapalduz. Harrera oso ona jasotzen dugu eta kontzertuak eskaintzen jarraitzen dugu peninsula osoan zehar. 2010eko aste santuan, bidaiatzeko irrikiaz, berriro era europara jauzia ematen dugu, lehen kontzertuak Siervos de Nadierekin berriro ere eta gero bakarrik, oraingoan, Frantzia, Belgika,Holanda,Alemania,Txekiar errepublika eta Suitza zapalduz. Bira honen ostean, kanta berriak egiteko denbora hartzen dugu, baina pare bat kontzertu gutxi batzuk eskeintzen ditugu. 2011eko urte hasiera, berriro ere bidaiatzeko gogoz, penintsular zehar bira bat egitea erabakitzen dudu, Galizia, Portugal,Madrid eta Kataluina zapalduz. Orduztik, abesti berriekin gabiltza buru belarri eta 2012an nahi dugu atera gure bigarren lana.

2008-Gaur egun: Iosu:Ahotsa eta kitarra Iker:Ahotsa eta baxua Fer:Bateria


/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Castellano:

El 2005 se nos paso por la cabeza la historia de montar un grupo, por los conciertos a los que acudiamos, gustos musicales y ganas de hacer algo. Sin saber todavía quines iban a ser los componentes del grupo, sabiamos que el nombre iba a ser MKT. Empezamos ha hablar entre amigos y fuimos completando el grupo poco a poco. Iosu sabia tocar un poco la guitarra por culpa de una guitarra española que tenia en casa, a Fer le habia tocado una electrica en un programa de televisión llamado Betizu y sabia tocar algo. Iker al principio iba a ser el bateria, pero como se iva a estudiar fuera, paso a ser el bajo, que se lo compro con el primer sueldo que cobro en el camping currando en verano. Christian el bibaino rapidamente dijo que queria ser el cantante y koko, que era un año mayor, se animo a la bateria porque tenia ganas de aprender. Y por ultimo, en el viaje de fin de curso que hicimos a Mallorca, conocimos la faceta hasta entonces desconocida de nuestro compañero de clase de Deba, debarra, con los gritos que echaba sin forzar ni dañar la voz. Le propusimos lo del grupo y se animo sin pensárselo dos veces. Así es como empezamos a ensayar en los locales de bista alegre, cada viernes a la tarde y sábados por la mañana porque era los únicos días que podíamos por tema de estudios. Empezamos a sacar canciones y al año de empezar, dimos nuestro primer concierto en nuestra cuna y escuela de música, en el gaztetxe Putzuzulo de zarautz. A partir de ahí, seguimos dando conciertos en los pueblos de alrededor conociendo a gente nueva, sitios nuevos y grupos nuevos. Para el 2008, debarra se cansa se la ida y venidas y decide dejar el grupo, al ver esto el bateria también decide dejar el grupo y como ya están a la vista los últimos conciertos, decidimos movernos por la península para dar el ultimo adios. Aprovechamos la vacaciones de semana santa y pasamos por Birgala, Sitges, La Jungla, Mollerusa, La Guardia, Bilbo y Bergara. Aquí conocemos a los Siervos de Nadie, grañidísima banda y mejores personar de Galicia. Y asi es como cerramos la puerta al primer ciclo de la banda.

2005-2008: Voz: Chrisman y Debarra. Guitarras: Iosu y Fer Bajoa: Iker Bateria: Koko

Después de lo pasado, Iosu, Fer e Iker, deciden quedar a principios de verano en los locales de ensayo con ganas de seguir y ver como hacerlo. Estaba claro que seis personas eran demasiadas para un grupo y no queríamos ningún miembro mas. Fer había tocado alguna vez la batería y dijo que se animaría a probar, aunque necesitaría su tiempo como es normal. Iosu veía posible tocar la guitarra y cantar a la vez y asi es como empezamos a sacar nuevas canciones, aunque Christian no subía a los ensayos. Con un cambio de estilo radical, en el cual nos sentíamos mas cómodos y las canciones salían con mas facilidad y fluidez. Cuando ya teníamos cuatro canciones, subió por primera vez a oir algo y como no le gusto nada, decidió dejar el grupo. Seguimos como trio y en febrero de 2009 grabamos nuestra primera maketa de ocho canciones con nuestro amigo y gran técnico Murray, en los locales de vista alegre. Empezamos a crear el disco con telas que nos regalo la madre de iosu, que fueron serigrafiadas como caja del cd, pintar los cd-s, serigrafiar las camisetas, todo gracias a la ayuda de nuestros amigos y el 3 de marzo dimos nuestro primer concierto con el disco en venta y le daba inicio a nuestra primera gira por Europa junto a los grandísimos siervos de nadie con cuales pasamos por La Rioja, Cataluña, Francia, Suiza e Italia. Tuvimos una respuesta muy buena por parte del publico y seguimos tocando por toda la península. En semana snata del 2010, con ganas de viajar y salir a tocar, decidimos partir de nuevo hacia Europa, empezando junto a los siervos de nadie pero acabando solos la gira donde pasamos por Francia, Bélgica, holanda, Alemania, Republica Checa y Suiza. Al acabar la gira, nos tomamos un tiempo de descanso y empezamos de nuevo a crear nuevas canciones, dando algún que otro concierto. En febrero de 2011, decidimos movernos otra vez pero esta vez por la península, visitando a amigos y pasando por Galicia, Portugal, Madrid y Cataluña. Desde entonces estamos trabajando con nuevas canciones y esperamos sacar el 2012 nuestro segundo trabajo.

2008-Actualmente: Iosu: Voz y guitarra. Iker: Voz y bajo. Fer:

license

tags

about

MKT Zarautz, Spain

2008-Gaur egun:
Isuo:Ahotsa eta kitarra
Iker:Ahotsa eta baxua
Fer:Bateria
Hiru lagun, barne doinuak atera naian.

Gozatuaz gozarazi.

contact / help

Contact MKT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like MKT, you may also like: