Leherketak zeruan

by MKT

supported by
/
  • Streaming + Download

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Leherketak zeruan via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    edition of 493 

      €5 EUR or more 

     

1.
2.
05:07
3.
4.
02:39
5.
6.
02:30
7.
03:46
8.
9.

about

2012an Zestoako Argizulo etxean grabatua Mikel,Pable, Stan eta Ladis ekin.
Murray-ekin nahastu eta masterizatua.
Diseinua:Txili
Kaligrafia:Aitor

Putzuzulo Gaztetxean eta Iraeta etxean serigrafiatuak gure lagunekin batera.

credits

released October 30, 2013

tags

license

about

MKT Zarautz, Spain

contact / help

Contact MKT

Streaming and
Download help

Track Name: Besamotzaren besoa
Lekuak zabaltzeko diren ateak guretzat lekuak zarratzeko,
egunaren irrikitan iragandako gauen ondoren gauaren zain hasitako egunak,
jan ez dugun ogia hurrineko mahai gainean lizuntzen,
geografia liburuetan ageri ez den herri bat gure herria,
erori gareneko zuloa hondatzen gaituen zuloa,
jasotzen ez dugun mosua ematen ez ditugun mosuen osinean itotzen,
esaten ditugun hitzak esaten ez ditugunak lako mahats garaun garratzak,
ez ditugun ziurtasunak gure ziurtasun bizi bakarra.

Dena eza, dena gabezia eta dena mingarria besamotzaren besoa bezala.
Track Name: Bidaia honen
Bidaia honen helmuga izan ginen
atzean utzirik
aurreneko gizakiarenak ez diren
mugak borroka egun bat desokupazio
samina lurra amodioa urratsak
hegoak ere bai zauriaren bitartez
heriotza txiki eta kexu bat
zoritxarrekoa ispiluen artean
ernai euria jendea ilunpean
bere itxuran osorik dagoen bakardadea
gizakia zu buztinezko hankadun zu
armariodun hauskor zu
hautsez betea
bizitzaren ziurtasun osoz
ahanzturaren lokatzezko arrastoetatik ihes.
Track Name: Biziaren bizioz
Suak itzali beharrean
gelditzen denari su ematen
Errua sistemari bota
eta berdina errepikatzen
Beldurraren beldurrez
gure burua inguratu degu
Biziaren bizioz
gure barrena mututu degu

Korrontearen tentakulutan
erori gera
gure barruko basoa
lorategi bihurtu arte
Track Name: Ez
Ez dut nahi
zementuzko esfingea gizendu
ez dut nahi
plastikoaren erreinuan ito
Track Name: Zakur bat erdituko dut
Haurdun nago
zakur bat erdituko dut
eta laster aterako gara paseoan
kontainerretan abandonatzen
dituzuen bigarren eskuko egunak
horzkaka batera.

Badaezpada
kendu zaitez paretik
zure malenkoniak usaintzen baditu
aurpegira egingo baitizu jauzi
betaurrekoak erauztera.

Eta ez zaitez gezurrezko laztan
eta hitz gozoegiz limurtzen saia
deskontsolatuen izterrek
letaginak erregutzen dituztelako.

Utzi erabilitako klinexak jateari
ez ezazu paretarik buruarekin kolpatu gehiago

Zuk ere txakur bat erdituko duzu bestela
eta barruak jango dizkizu
erraietaraino, horzkaka
zenbat sufritzen duzun erreparatu gabe.
Track Name: Beste aldean
Galderek ez dute erantzunik
Erantzunek ez dute galderarik

Ez dut ezer oroitzen
Ba al da inor beste aldean?

Ez da askatasun printzarik somatzen
Gu eroak bagara, nortzuk dira zentzudunak?
Gu zentzudunak bagara, nortzuk dira eroak?

Zer da askatasuna?
anpoan al dago, edo nire baitan?
Ba al da inor beste aldean?
Track Name: Zuen erruz
Denbora gehiegi pasa da, berandutu egin zaigu
amaitu zaizue jokoa, egoerak leher egin du.
Gezur bidez lortutako botereari
bukatu zaio denbora, bere denbora.
Gure diruarekin erosi duzuen indarra
galtzera zoazte,betirako.
Herria nazkatuta dago erantzule izateaz
beti galtzeaz, kaka jasotzeaz.
Erantzuna iristear da, herriak bat egin du.
Helburu bakar batekin, behar batekin.
Iraultza bakarra egongon da, guztia garbitzeko.
Urteetako zikinkeria jaso eta berriz hasteko.
Piztu duzuen gorroto guztia ikusiko duzue,
nabarituko duzue, sufritu beharko duzue.
Orain arteko ekintza guztiak, akats guztiak,
ordainduko dituzue.

Puskatu duzuen amets bakoitza
Bota diguzuen zeru bakoitza
Banatu duzuen kolpe bakoitza
Ordainduko duzue.

Ezkutatua igarotako une guztiak
Baztertuta egondako segundu bakoitza
Familiakok egin duten kilometro bakoitza
Ordainduko duzue

Zuen erruz isuri den malko bakoitza ordainduko duzue.
Track Name: Leherketak zeruan
Funtzionariak ez du errukirik adierazi.
Epaileak ez du gizatasunik azaldu.
Suntsitu egin nahi naute,
desagertarazi.
Erortzen ikusi.
Bakarrik nago itzalean,
baina pertsonak inurriak bezala
sartzen zaizkit ate azpitik orduro.
Inurriak eta inurriak.
Pertsonen indarrak elikatzen nau.

Ez naute ahaztu, herrian nahi naute.
Gauero ilargiak zure izena oihukatzen dit.
Ametsak.
Bidaiak.
Hegaldiak.
Leherketak zeruan.
Track Name: Gure hitzen ahalmena
Sarritan igertzen da gure hitzek
ahalmenik ez dutela,
Gure pentsamendu sakona azaltzeko
hutsalak direla.

Egun hartan, aurrez aurre, elkarri
begira egon ginenean:
Nola adierazi gure bihotzen
mila tolesdurak?